Azaroak aurten ere bost larunbata ditu, bainan Baionan Kantuz beti bezala laugarrenean iraganen da, hots 22an. Hunek eguberriri buruz begiak itzuliak dituzke eta Olentzerori dei eginen dio Manex Pagolaren "zeren, zeren" kantuarekin. Azken bi hitzorduetan, bi kantu berri sartu dira programan, Gozategi taldearen "Egun on" segidan kantariek jabetu dutena eta "Mariñelaren zai" ederra baina lan gehiagoren galde egile dena. Bernart Etxepareren "Kontrapas" ere xaramelatua daike gogoratzeko euskal literaturaren lehen liburua Euskal Museoan ikusgai dela urtarrila arte, ekitaldi eta konferentziek lauzkatzen dutena. Baionan Kantuzen programa osoa jada www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook.com/baionankantuz guneetan aurkitzen ahal da. Lekua ez da kanbiatzen, Euskal Museo aintzinean ateri bada eta euria balitz Albert 1.er eskola idekia daike. Larunbata arte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario