2025/12/16

USURBILGO KANTU TALDETIK jasotako mezua eta informazioa

ZATOZTE GUREKIN ABESTERA!!

Urte berria hastearekin bat, jarduera berriren bat hasteko asmoa berpizten zaigu maiz askotan. Ba guk, adin guztietarako eta era atsegin eta errazean egin daitekeen bat proposatzen dizuegu: ZATOZTE ABESTERA! Euskal abestien bidez euskal kultura eta euskara sustatzearekin batera, ondo pasako duzue talde-giro ederrean. Atzoko kantak gogoratu, berreskuratu eta gaurkoak ikasiz tarte ederrak pasako dituzue, ziur! 

Astelehenero, arratsaldeko 18.00etan, biltzen gara Agerialdeko ikastetxean. Hurrengo urtea hamazazpigarrena izango da. Ordubeteko kantu-saioak egiten ditugu, Jaione Eskudero gidari dugula. Lehen hitzordua, URTARRILAK 12, arratsaldeko 18.00etan. Hilero berriz, kantu-jira egiten dugu. Ekimen honen bidez gure alea ekarri nahi diogu herri dinamikari. Bide batez, denon altxorra den kantugintza kalez kale hedatzea dugu helburu. Gure taldekoa izan edo ez, gogoratu kantu-jira herritar orori irekia dela. Hurrengoa URTARRILAREN 31n, larunbatarekin izango da. Eguerdiko 12:00etan hitzordua dugu Mikel Laboa plazan. 
GAZTE, HELDU edo ZAHAR, ANIMATU eta ez ahaztu abesten duen herria ez dela inoiz hilko!  USURBILgo KANTU TALDEA.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario