Irailaren 14an, 18:00etan, ohi moduan Agerialden topatuko gara ordubeteko saiorako. Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!
Bestalde, lehen kantujira IRAILAren 26an egingo dugu, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Oraingoan Nafartarrak taldeak herrira gonbidatu ditu Bardozeko Xarnegu ikastolako gurasoak eta kantujira haiekin batera egitekotan gara. Hortaz, abesteko gogoa duen edonorri parte hartzeko deia egiten diogu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario