2014/07/14
Kantujira berezia Donostian, Europako Musika egunean.
Ekainaren 21ean, Europako Musika eguna ospatzeko, kantujira berezia antolatu zuten Donostian. Berezitasuna kantatzeko erabili ziren oinarrizko instrumentu musikalak eskaini ziguten. Egun honetan ez zuten gitarrarik, txistu edo eskusoinurik erabili, sokazko instrumentuak baizik, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolako ikasleak aritu ziren kantujira laguntzen. Eskaintza berria eta erakargarria benetan. Zorionak.
2014/07/11
Uztailaren 13an, IV. Herri Kanta Eguna Otxandion
Datorren uztailaren 13an, urtero antolatutako zita dugu kantuzaleok Otxandion: IV. Herri Kanta Eguna.
12:00etan Herriko plazan bilduko gara, eta eguerdiko 14:30ak arte kantuz eta dantzan arituko gara kalez kale.
Ondoren herri bazkaria.
Bazkaria etxetik eramaten dutenentzat mahaia eta aulkiak izango dituzte.
Harremanetarako:
Txomin Bengoa - Tlfnoa.: 651 700 789 / txbengoa@mixer.com.es
Antolatzailea: Otxandioko SOINUBIL kultur elkartea.
Animatu guztiok!!
12:00etan Herriko plazan bilduko gara, eta eguerdiko 14:30ak arte kantuz eta dantzan arituko gara kalez kale.
Ondoren herri bazkaria.
Bazkaria etxetik eramaten dutenentzat mahaia eta aulkiak izango dituzte.
Harremanetarako:
Txomin Bengoa - Tlfnoa.: 651 700 789 / txbengoa@mixer.com.es
Antolatzailea: Otxandioko SOINUBIL kultur elkartea.
Animatu guztiok!!
2014/06/27
Uztailaren 5ean, Usurbilen Santaixabeletako kantujira
Udara iritsi zaigu, herriko jaiak ere bai... eta urtero bezala Usurbildarrek bere lekutxoa egin diote Santixabeletako kantujirari. Aurten uztailaren 5ean eguerdiko 12:00etan, Etxebeste kalean, noski aurretik ezin falta Patrinean egingo duten hamaiketakoa. Kantujirarako laguntzaile trebeak izango dute Urruñako KUXKUXTU taldea!
14:00etan berriz Kantu Zikiro Jana Askatasuna plazan txaranga berarekin. Bazkariko txartelak herriko tabernetan dituzte salgai 22 eurotan. 300 pertsonentzako lekua badago, bainan laster batean amaitzen dira, beraz.. gogotxu bazabiltza azkar ibili!
Festarik festa hor nabil ni egunero...
2014/06/26
Uztailaren 6an, KANTALASAI, euskal kantu herrikoiak Biarritzen.
Uda kantari datorkigu, Biarritzeko Arroka elkarteko kideek KANTULASAI saioa izango dute datorren uztailaren 6an, igandea.
Kantujira Udal kasinoko plazan hasiko dute, goizeko 10:30ean.
Hurrengo kantujira berriz datorren abuztuaren 3an, igandean izango da.
Arroka elkartearen inguruko informazioa webgune honetan: ARROKA kultur elkartea
Kantujira Udal kasinoko plazan hasiko dute, goizeko 10:30ean.
Hurrengo kantujira berriz datorren abuztuaren 3an, igandean izango da.
Arroka elkartearen inguruko informazioa webgune honetan: ARROKA kultur elkartea
2014/06/25
Trapagaran kantuz webgunea aberasgarria kantuzaleontzat
Lan ederra egin dute Trapagarango taldekideak. WEBgune batean euskal kantu eta dantzen partiturak, audioak, hitzak bildu dituzte. Azken batean kantuzaleontzat tresna erabilgarria, laguntzailea gure zaletasunarekin jarraitzeko. Zorionak eta segi aurrera Trapagarango taldekideak!
IKUSI WEBGUNEA HEMEN KLIKATUZ:
DANETARAKO DANOK - TRAPAGARAN KANTUZ
Badator aurten ere SANFERMINETAN KANTARI eguna
Urtero bezala, ORREAGA Fundaziotik uztailaren 12an, larunbata, Iruñean eginen dugun kantujirara deitzen zaituztegu. Ibilbidea aurreko urteetako bera izango da. Egitaraua:
- 12:00etan, kantujira hasiera Merkatu Zaharreko plazatik (udaletxe atzealdean).
- 14:30ean, herri bazkaria San Jose plazan (euria eginez gero, Zizur Nagusiko ikastetxean).
Prezioa: 22 euro. Izena emateko azken eguna Uztailaren 9an.
Dirua ingresatzeko kontua Laboral Kutxan: IBAN: ES1430350052690521052966 / BIC: CLPEES2M
Animatu eta Gora San Fermin!
Kale-kantu eguna arrakastatsua Arrasaten Portaloi kultur elkartearen 10. urteurrenean
Ekainaren 14an, Arrasateko Portaloi kultur elkarteak bere 10. urteurrena ospatzeko "KALE-KANTU EGUNA" antolatu zuen. Jende ugari bildu ziren bertan, kalejiran, dantzan eta batez ere kantuan urteurren oparoa ospatzeko. Aurrera egiteko indarrak eta zorionak jaso zituzten antolatzaileak, beraz lepoan hartu eta segi aurrera. Zorionak!
Kantuak, dantzak eta giro ederra Tolosan, Udalerri Euskaldunen egunean
Ekainaren 14an, Udalerri Euskaldunen eguna ospatu zen Tolosan. Giro paregabean, jende ugari bildu zen bertan. Kalejira koloretsu baten ondoren, ekitaldi ofizialari ekin zitzaion. Ondoren flashmoba eta Tolosan Kantari taldearen eskutik kalez kaleko kantujirari ekin zitzaion. Bideo honetan horren berri jasotzen dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



