2016/07/20

ANJE DUHALDEren ibilbide musikala ETBko elkarrizketan

Iparraldeko Kantu Txapelketa: Amokatiketan taldearen "baserria"

Euskal Kantu Xapelketa eta Euskal Irratiak elkarteek antolatu zituen Lapurdi eta Baxe Nafarroako helduen kantu xapelketaren kanporaketa, maiatz bukaeran Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Bakarka, binaka, taldeka, a capella edo musikarekin, orotara 80 kantari agertuko dira taula gainean, 20 kantuz osatutako kantaldi eder baten emaiteko. Huna Amokatiketan taldearen “Baserria” kantua. Kantu guziak entzungai dituzue euskalirratiak.eus webgunean.

2016/07/19

orain 50 urte... Jose Antonio Villar Donostiako Victoria Eugenian (1966)

JOSE ANTONIO VILLAR, Oñatiarra (1939), "Ez dok amairu" taldeak 1966ko urtean eskainitako emanaldi gehienetan parte hartu zuen. Bakarlari bezala ere aritu zen, bi diska argitaratuz. 60. hamarkadan "euskal ye ye" bezala ezaguna zen. Bideo honetan, 1966ko abenduan, Donostiako Victoria Eugenia aretoan eskainitako kantu bat entzun dezakezue. Euskal Kantagintza Berriaren hastapenak ziren.

Katalintxo abesti zaharra, Otxandioko bonbardaketaren lekukoen ahotan.

2016/07/14

Irailaren 3an, Euskal Herria Kantuz Donostian martxan

Datorren irailaren 3an, EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna (2. ekimen berezia) antolatuko da Donostian. Denbora daramate antolaketa lanetan, eta dagoeneko hasi dira bertan eskainiko den HERRI BAZKARIRAKO izena-emate prozesuarekin. 
Hemen duzue informazioa IZENA EMATEKO:

Bazkariaren kostea: 23 euro
Diru-sarrera egiteko kontu zenbakia:
ES66 2095 5095 43 1061795745 (Kutxabank)
Agiria eta informazioa helbide honetara bidali: donostiakantari@gmail.com
Izena emateko azken eguna: Abuztuaren 16an.
Aurrerago egun honetako egitarau bereziaren informazioa zabalduko dizuegu.  

2016/07/13

"Zpeiz Mukaki".. euskal kantuak eta dantzak gazte giroan!

Agian batzuk ez dute bat egingo hauen bertsioekin, ...baina tira argi dago euskaraz ere gazteak giro ederra sortzeko ahalmena badutela. Talde hau aspalditik dabil herrietako jaiak alaitzen, eta etenaldi baten ostean, berriro hasi dira martxan!.