Baionan Kantuzen 29. sartzea biziko dugu irailaren 26 huntan, bainan jada gogoan dukegu 30. urteburua, helduden urteko apirilean iraganen dena. Ordu arteko Baionan Kantuz guziak haren baitako atzerako kontagailukoak izanen dira. Orduan oraitik etortzea hobe, 30. urtemugako trenpe hoberenean izaiteko. Hain zuzen larunbatean programan dukegu Jose Mendiagen "Kantuz" famatua, kantua gogoko duten guzien kaldarria dena. Kantu berri gisa, Jojo eta Bernadettek haurrak zirenean beren lehen dizkoan grabatu zuten "Gora Euskaldunak" xaramelatua daike, hau ere ohiko aldarria euskal kantuetan. Programa osoa aurkituko duzue www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan, oraitik zintzurrak berotzen hasteko. Larunbat arte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario