2018/08/18

Bilboko Aste Naguian ere kantujirak

Dagoeneko udako jaietan murgilduta, badator Marijaiaren festa eta algara, Bilboko Aste Nagusia pizten duena. Bilbo Kantari taldeak antolatu ditu jaietako kantujirak, eta hemen doakizue gonbitea bertara joateko eta elkarrekin kantatzeko: Datorren abuztuaren 21ean, asteartea eta abuztuaren 23an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Kalderapekon (Txakur kalean) hasiko dira kantujirak. 
Gora Bilboko aste nagusia! 

2018/08/13

Musikaren minak eta maiteminak: Izaro eta Garikin elkarrizketa

Maider Galardik zuzendutako elkarrizketa duzue hau, kantari gazte eta berri batekin IZARO eta aski ezaguna den GARIrekin (Ertzainak). Kantagintzaren inguruan hainbat gogoeta interesgarri egiten dute.

Abuztuaren 25ean, Kantujira Elgoibarko jaietan

Datorren abuztuaren 22an hasita eta 28a arte, Elgoibarren San Bartolome jaiak ospatuko dituzte. Abuztuaren 25ean bereziki kantujira antolatu dute bertako herritarrak, horrela goizeko 11:30ean, Maalako parketik abiatuko dira kantuzaleak eguerdiko 14:30ak bitartean. 
Jaietako egitaraua eta bestelako ekimenen berri izan nahi baduzu, hemen kontsultatu:

Abuztuaren 20an Tafallako jaietan Kantujira

Udako jaiak puri purian ditugu, Sanferminak pasa dira, laster Baionak hartuko du bere lekukoa, ondoren Gasteiz, Tafalla, eta horrela herriz herri. Eta guzietan kantujiraren bat badugu egitarauetan. 
Hemen duzue Tafallakoa. Kantujiran ederki abestu, ondoren herri bazkaria (menua: 20 eurotan), eta amaitzeko dantza giro ederrean. 
Animatu eta goxatu jai hauetan. 

Donostiako Aste Nagusian kantujirak

Donostiako Aste Nagusiko suziria bota dute bada, eta bertan kantujirak izango dute bere lekua. Lehena datorren abuztuaren 16an, Piraten Kantujira. 12.00etan Flamenkan elkartuko dira alde zaharreko kaleak kantuz alaitzeko asmoz. Eta hilabetero bezala, 3. larunbatean, datorren abuztuaren 18an, 12:00etan ere ohiko lekuan elkartuko dira Kantujirarekin hasteko. 
Donostia kantuz alaitzeko aukera eta ongi etorriak kanpotik zatozenak!!
Kaia, jaia, eta iraultza alaia!!!

Giro ederra Algortako portu zaharreko kantujiran