Aurten 40 urte betetzen dira Etxahun Iruri zendu zela. Berak utzitako ondarea handia izan da gure kulturarentzat (kantuak, musika, pastoralak, idatziak,...). Horretaz mintzatzeko bere lana gertutik ezagutzen duten pertsonak bildu dira eta beren iritziak zabalduko dizkigute, horien artean: Jean Pierra Rekalt, Luxi Etxekopar, Allandu Etxahun, Mixel Arotze, Mixel Etxekopar, eta Maider Bedaxagar.
Azaroaren 29an bilduko dira Irurin arratseko 20.30ean.
Informazio gehiago hemen:
Xiberoko Botza: ETXAHUN
2019/11/30
Durangoko azokan AHOTSENEA sortzaileen gunea
Atari hertzean dugu DURANGOKO AZOKA, diska eta liburu ugari eskuratzeko aukera paregabea, eta bide batez musikariek zuzenean entzuteko ere bai.
AHOTSENEA "sortzaileen gunea" deituriko espazioan euskal musikari eta kantuegileen lanak entzuteko aukera duzue datozen egun hauetan.
Bertan estilo guzietako ordezkariak (roka, folka, trikitia, kantuegileak, ska, punk, ...).
Hemen duzue EGITARAUA:
LAU TEILATU: EITBk haurren minbiziaren kontrako kanpainan
Fermin Balentziaren bizitza eta kantagintza liburu batean
Fermin Balentzia, nafar kantuegilearen ibilbide luzea liburu batean isladatu dute, eta bide batez bere kantuak. Fermin Balentziak ez du hedabide publikoetan zabalkunde handirik izan bere bizitzan, disko grabaketarik ere ez, bainan txoko, plaza, auzo eta herri guzietan ezaguna dugu. Herriaren memoria, sentimendua, gogoa, aldarrikapenak eta ilusioak bere kantuen bitartez zabaldu ditu lau haizetara. Milesker egindako lanagatik, eta zure musikaren bitartez eskaini diguzun hainbeste plazerangatik. Durangon egongo da liburuak sinatzeko eta eskaintzeko, txalaparta argitaletxearen espazioan. Ongi izan eta laster arte Fermin!!!
2019/11/28
Iruñean Kantuz: kantujirak eta kantu-liburuxka berria
Iruñeatik jaso berri ditugu albiste onak.
Alde batetik, datozen egunetan Iruñean antolatutako kantujiren inguruko informazioa, eta bestetik kantu-liburuxka berriaren argitaratzea:
- Azaroaren 29an, Orreaga fundazioaren eskutik antolatuta "San Saturnino Kantari" izeneko kantujira, eguerdiko 12.00etan abian jarriko da Merkaderes plazatik. Alde batetik, datozen egunetan Iruñean antolatutako kantujiren inguruko informazioa, eta bestetik kantu-liburuxka berriaren argitaratzea:
- Abenduaren 7an, larunbata, hileroko kantujira antolatu du Iruñean Kantuz taldeak.
- Egun berean, hau da, abenduaren 7an, Iruñean Kantuz taldearen eskutik, 2020ko KANTUTEGI BERRIA lortzeko aukera izango dute bertaratzen diren kantuzaleak.
2019/11/14
KANTUA, TRANSMISIORAKO BIDE
Kalean kantatzea dinamika ludiko-musikala hutsa dela pentsatuko dute askok, kaleak animatzeko pentsatutako ekimen ireki bat besterik gabe, bainan ez... horren atzean euskal kultura indartzeko transmisio lanketa garrantzitsu bat dugu. Horrela dio Nagore Arinek Berrian argitaratutako artikuluan, bere hitzetan kantatzea Euskal Herriaren historiaren eta ondarearen espresiobide da.
Irakurtzeko hemen sakatu:
BERRIA: "kantua, transmisiorako bide"
2019/11/09
Amezketa Kantari: hiruhilerako egitaraua
Amezketan kantari taldeak datozen hilebetean kantuzaletasuna bultzatzeko egitaraua osatu du. Guri bidali eta guztion artean partekatzeko eskatu digute. Hemen duzue beraien proposamenak:
Urriak 24: pintxo poteoa kantuz antolatu zuten programari hasiera emateko.
Azaroak 9: Kantu bazkaria eta ondoren kantujira BMA taldearen laguntzaz.
Abenduak 1: Euskararen eguna ospatzeko kantujira eguerdian hasita.
Abenduak 24: Herriko kantu saioa programari amaiera emateko.
Amezketarrak segi lanean eta kantari!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





