2024/03/22
2024/03/15
ERROBI taldea, 50 urte eta gero berriro oholtza gainean
ERROBI taldea 50 urte eta gero, berriro elkartuko da, Anje Duhalde eta Mixel Ducau bat eginik. ARGIAN ateratako artikulua irakurgai: ARGIA: Errobi bueltan
MARTXOAK 14-24, EUSKAL HERRIA KORRIKA Irundik Baionarat abian da!!!
eta KORRIKA ZUZENEAN JARRAITZEKO ESTEKA: KORRIKA ZUZENEAN
KANTARI KONTARI EKIMENA Leioako Mendibile jauregian

Kantari Kontarik kantua modu aktibo eta interaktiboan bizitzeko aukera ematen digu, entzule pasibo izan beharrean kantua barneratu eta ingurukoekin partekatu ahal izateko. Euskal kantuaren gizarteratzearen alde, zabaltzearen alde antolatutako proiektua da.
"Tradiziozko" kantuan edo kantu herrikoian adituak diren kideak izango dira udaberriko lau saioetan. Bertan kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak partekatuz. Haiekin batera kantatu eta kantua barneratuko dute gure bizia aberasteko, saio bakoitza txakolin dastaketa batekin amaituz.
Lehen emanaldia, martxoaren 16an, Gontzal Mendibilekin. EGITARAU OSOA: KANTARI-KONTARI
2024/03/07
MARTXOAK 10, NEOMAK taldearen kontzertua Donibane Lohitzunen. HERRI URRATS kanta, NEOMAK taldearen eskutik
Herri Urrats, "ortzadarra" lelopean, datorren maiatzaren 12an izango da, tartean hainbat kultur ekimen antolatu dira, adibidez NEOMAK taldearen kontzertua datorren martxoaren 10ean DONIBANE LOHITZUNEKO TANKA gelan, arratsaldeko 17.00etan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

.jpg)


