ITSAS FESTIBALAREN EGITARAU OSOA HEMEN DUZUE: ITSAS FESTIBALA EGITARAUA
2024/05/09
MAIATZAK 11, Asteasun kantujira, goizeko 11.15ean Tafallako kantuzaleekin batera.
Kantu taldeen arteko elkarlana aberasgarria da beti, eta horrela ari dira herri askotan. Asteasun datorren maiatzaren 11an, bertako eta Tafallako kantuzaleak bat eginik, kantujiran arituko dira, inguruko kaleak eta plazak alaituz. Bejondeizuela eta segi bide beretik!
MAIATZAK 10, "ODOLA KANTARI" emanaldia Plentzian, 20.00etan Goñi portalean.
Unai Iturriagak eta Josu Aurrekoetxeak sortutako ekimena dugu hau. Textuak eta irakurgaiak Unairen eskutik doaz eta musikalizazio gaiak Josu Aurrekoetxearen eskutik.
Beti esan izan da gai nagusi bi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien, maitasuna behinena izan dela poematan, kantuetan.... Errezitaldi honekin, ordea, sinesmen hau guztiz egia ez dela ikusiko da. Asko kantatu baitzaio heriotzari, gerrari, hilketei, odolari...
2024/05/08
MAIATZAK 4/12 "Julia Fernandez Zabaleta" pastorala Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldearen eskutik
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz. Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







