2025/06/20

BIDEOA: Burlatan esperientzi berritzailea: bertako KANTU TALDEA IKASLE GAZTEEKIN BATERA KANTUAN.

 

Aspaldiko gogoeta izan da, gure kantu taldeetako kantuzaleak zahartzen diren bitartean, zer-nolako etorkizuna izango du herriko kantuzaletasun honek? Beno, kontua kultur transmisioan dago, eta aukera paregabea da ikastetxeekin lana egitea, Burlatan bezala, eta ez da leku bakarra, jakinean gaude beste leku batzutan ere ikastetxeekin elkarlanean horrelako esperientziak egin direla, beraz animo eta hona hemen ate bat etorkizuneko herri kantagintzarekin aurrera egiteko! Zorionak Burlata! 

EKAINAK 28, SOPELA KANTARI San Pedro jaietan, 12.30ean Txosnetatik abiatuta.


 

EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna: EGITARAUA eta PLANOA

                 

Goizeko kantujira amaituta 2 abesti hauek kantatuko ditugu Tafallako plazan: 

ISIL ISILIK erraldoiekin    eta   POLONESA erraldoiekin


                    

EKAINAK 21, MUSIKAREN BESTA, arratseko 18.00etan Euskal Museoaren korralean abiatuta.

Musikaren bestak bakotxari bere kantu eta musika nahiaren plazaratzeko ahalaren emaitea zuen hleburu hastapenean eta erran daiteke Baionan Kantuz ideia beretik doala 28 urte hauetan, bakotxari orentto batez kantatzeko parada emanez. Aurten ere ekainaren 21ean, present daike Baionako hiriaren egitarauan arratseko 6etan, Euskal Museoaren korralean. Programa alai eta sentiberatsua prestatu du Tuntuna elkarteak kantu xahar eta berriagoarekin "Eperra"tik haste "xorrotak"eraino, Itoizen "lau teilatu"tik pasatuz, beste ainitzekin www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan haien zerrenda atzemanen delarik. Denak gomi zirezte parte hartzerat ez bakarrik so egile gisa bainan aktür gisa. Musikaren egunaren hastapeneko izpirituaren haritik, Musikaren pesta osoki gozatzeko gisan. Larunbat arte. 

EKAINAK 20, KANTU POTEOA, ZEANURIN 19.30eatik aurrera Txoko Sagarnatik hasita.


 

EKAINAK 19, KARAOKE HERRIKOIA BIZITZEKO AUKERA 12.00etatik aurrera.


 Zatoz eta berriz bizi maiatzaren 24ko une magikoa! 

Euskaraoke Herrikoian parte hartu zenuen? edo entzun zenuen kaleetan euskarazko kanta, dantza eta algarak nagusi izan zirela? Herri giro hunkigarria bizitzeko aukera izan genuen, eta orain esperientzia hori partekatzeko unea iritsi da!  

Ekainaren 19an, eguerdiko 12.00etan, bideo osoa sareetan izango duzu ikusgai. Bitartean, hona hemena aurrerapen txiki bat, etorri behar denaren usaina emateko,...hunkitzeko, barre egiteko, eta batez ere, elkarrekin euskaraz bizitzeko gogoa pizteko!