2025/07/07

UZTAILAK 9-13, KARRIKALDIA BAIONAN.

Jada besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren plaza den eta Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri. Berritassunak ez dira eskas aurten ere, Ikastolen txosna idekiko baita asteazkenean 17etan eta 19etan ofizialki Karrikaldi, Bilaka konpainiaren Bilabal dantzaldiarekin. Ostegunetik igande arte, Karrikaldi eguerditik gauerdi arte luzatuko da, egun guziz eguerditik 4ak arte programazio oso batekin lehen aldikotz, eta haurrentzat animazio, indar joko, Euskal Herriko arno jastaketa edo Tifo erraldoi baten obratze, behar den musika eta kantuekin. Arratsaldeko 4ak eta erdietatik goiti usaiako programazioaren aldi daike dantza ikusgarri Leinua eta Orai Batekin, Iparralde guzitik jin kantarien kantaldiekin, Dantazpi eta Baionan Kantuzekin, ahantzi gabe arratsetako Karrikadantzarekin. Aurten ohargarria ere da, Baionako Ikastoletatik pasatu bi aurride andanek animazioan parte hartuko dutela, Antton eta Ximun Curutchetek ostegun arratseko dantzaldia segurtatuko dute Elektruka elektromutxiko egiten duen taldearekin eta igande arratsaldeko kantaldian Dearthair talde keltiarraren ezagutza eginen dugu Julen eta Patxi Bridier'ek osatzen dutena. Karrikaldi familien plaza baita ttipienetatik hasiz helduetaraino, itzalean den leku airestatuan, jartzeko lekuekin. 

Programaren xehetasun guztiak www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan daude, bai eta ere Baionako webgunean. Bestak arte!

UZTAILAREN 9an, PLENTZIAKO JAIETAN, Kilometru kantuarekin Plentzian.


 

2025/06/29

UZTAILAK 12, SAN FERMIN KANTARI, ANTOLATZAILEEN INFORMAZIOA



 

UZTAILAK 4/5, KANTERRI ikastaroaren IV edizioa Oiartzunen

KANTERRI euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak IV. ikastaroa antolatu du uztailaren 4 eta 5erako "Kantari historikotzat naukate, Benito Lertxundiren kantagintzaz" izenburupean. 2 saiotan, Ane Ablanedo Benitoren zale eta adiskideak, Juantxo Zeberio musikariak, Itziar Navarro musikari, musikologo eta kantuzaleak, Imanol Artola, eta Iker Gurrutxaga kazetariak, Orioko musikariaren jardunaren eta itzalaren hainbat hertzi buruz jardungo dute, Oiartzungo udaletxeko batzar areto nagusian. Interesa dutenek maiatzaren 8ra arteko epea dute izena emateko. 

 IZENA EMATEKO ESTEKA

BIDEOA: EUSKAL HERRIA KANTUZ egunean PALESTINAREKIN ELKARTASUNA


 

BIDEOA: EUSKAL HERRIA KANTUZ egunaren laburpena


 800 lagunetik gora bildu ginen Tafallan 2025eko Euskal Herria Kantuz eguna ospatzeko. Beroak izan zuen bere eragina, hala ere, egun ederra igaro genuen. Eskerrak eman bertara joan ziren kantu talde guztiei, eta nola ez Tafallako antolatzaileei. Bolondres eta aurrekontu gutxirekin bideratutako ekimen bat izanik, ezin da gehiago eskatu. Euskaldun kantuzaleak biltzeko eta gure kulturari, ondareari, hizkuntzari toki esanguratsu bat eskaintzeko aukera paregabea izan da. Milesker kantuzale orori!
Euskal Herria Kantuz egunean ateratako argazkiak ikusgai dituzue esteka honetan klikatuz gero 👉 EUSKAL HERRIA KANTUZ ARGAZKIAK

PASTORALEN KANTUAK PRESTATZEN ari du Berritza konpainiak.


 

Berritza konpainiak talde bat sortu du urrian pastoralen inguruko kantaldi berezi bat eskaintzeko. Hainbat pastoraletako hamabi kantu emanen dituzte

MADDI OIHENART: "Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten"

17 urte nituenean ezagutu nituen Xiberoko lagun batzuk. Hauekin biltzen ginen 17 urte nituenean ezagutu nituen Xiberoko lagun batzuk. Hauekin biltzen ginen Atharratzen, ostatu batean. Ohartu nintzen kantatzen zutela orduak eta orduak segidan, denak euskaraz, eta nik ez nuen ezer ulertzen. Hasi nintzen haiekin kantatzen eta hor zerbait piztu zidaten, hasi nintzen euskara ikasten kantuen ikastez: Etxamendi-Larralde, Guk,..."
Kantua bera, euskararen ikasketa prozesua abiatzeko baliabide baliagarria dela azpimarratzen digu Maddi Oihenartek ARGIAn egindako elkarrizketan 👉 ARGIAKO ELKARRIZKETA