2026/05/15

IBAI REKONDO kantaria hil da.

 

71 urte zituela joan zaigu IBAI REKONDO kantaria. 1959 urtean Caracasen jaio eta 8 urtekin etorri zen Euskal Herrira, Zarautzera hain zuzen ere. Euskal Herriaren egoera politikoari estu loturiko bi disko argitaratu zituen, "Aseari". Gai ugari landu zituen bere kantetan, "Amaiurko gaztelu baltza", "Naturari kantua", "abertzalea jaio nintzen", "Euskal andreari", "Burgosko prozesua",.... eta bideo honetan (eskerrak Josean Lasaren bideoari) entzungai dugun "Ezin dut kanta"  (Bitoriano Gandiagaren poesia). Milesker eskainitako abesti eta une hunkigarriengatik. Goian bego Ibai. 

Maiatzak 17, BAZTAN KANTUZ, 12:00etan Amaiurko plazatik abiatuta.


 

MAIATZAK 16, DONOSTIAko KANTUJIRA, Plaza Berrian hasitan 12:00etan

Maiatzaren 16an, larunbata, eguerdiko 12:00etan egingo den DONOSTIAKO KANTUJIRA Donostiako Plaza Berrian hasiko da. Donostiako Udalaren Txistulari Taldea girotuko du maiatzeko kantujira hau. 
 

MAIATZAK 16, II. ERDIALDEKO EUSKAL JAIA Tafallan. Kantujira saioak tartean.


 

BIDEOA: Erandio Kantagunearen 25 urteak ospatzen


 

2026/05/11

MAIATZAK 11-29, "LAGUNEKIN KANTARI" Donostiako Intxaurrondon

 
Aurten ere Intxaurrondoko kantuzaleek "LAGUNEKIN KANTARI" egitasmoari jarraipena emango diote, hemen duzue egitaraua: 

Maiatzak 11, Iker Lauroba; Maiatzak 18, Kattalin Indaburu + Filip Albor; Maiatzak 25, Etxekoekin kantari; eta Maiatzaren 29an Kantujira. Informazio gehiago: Donostia Kultura: Lagunekin Kantari

MAIATZAK 9, BILBO KANTARI, 20:00etan Indautxuko jaietan.