2018/02/26

Martxoaren 9an, kantujira Erandion

Erandioko kantuzaleak, Arratiako "Kantu bat gara" taldearekin bat eginez bat egingo dute datorren martxoaren 9an, Erandioko plazan arratsaldeko 19:30ean hasiko duten kantujiran. Bi eskualdeko kantuzaleak bat eginik eta kantari. Aurrera.

Martxoaren 3an, II. Azkoitiko Kantujira


2018/02/25

Iparraldea bertan 2018 ekimena Donostian

IPARRALDEA BERTAN ekimena bere 17. edizioa beteko du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Kultur Erakundearen artean antolaturiko kultur ekimena dugu hau. 
Aurtengo edizioaren egitaraua hauxe duzue:
- martxoaren 1ean: Pauline & Juliette-ren kontzertua Koldo Mitxelenan.
- Martxoaren 8an: Frank Dolosor-en ESTITXU dokumentala.
- Martxoaren 15ean: Elodie Bafallio eta Maika Etxekopar, Harian ikusgarriarekin, pianoa eta literatura uztartuz. 
- Martxoaren 22an: Bidaia laukotearen kontzertua. 
Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan eskainiko dira, Koldo Mitxelena aretoan. 

2018/02/23

Otsailaren 24an, Baiona kantuz saioa euskal museoan

Baiona Kantuz taldearen hurrengo kantu saioaren hitzordua, datorren otsailaren 24an izango da. Oraingoan berriz lekuz aldatuko dute, goizeko 11:00etan Baionako Euskal Museoan elkartuko dira. Kantu saio bat kanpoan egingo dute (eguraldiaren baimenarekin noski), eta bigarren saioa berriz barruan, Argialde izeneko gunean. Saio bakoitzean kantu berri bat sartzeko ohiture dute, oraingoan Telesforo Monzonek idatzitako "Txikia" abestia kantatuko dute. 

Pauline eta Juliette bikote gaztea herriz herri kantari

Enbor beretik sortuko dira besteak, zioen Xabier Letek, eta horrela ari dira sortzen kantari berriak. Hauen adibide Pauline eta Juliette bikotea, Kanbo eta Itsasuko gazteak ditugu. 2017ko abenduan "hagaldaka" lehen diskoa argitaratu zuten. Bertan beraien sorkuntza-lanak, bertsioak, eta beste artista batzuk euren diskorako egindako lanak daude. Etorkizun oparoa desiratzen dizuegu bikote!

2018ko Iparra-hegoa ekimena prest martxorako

Martxoan burutuko dute XXIII. IPARRA-HEGOA ekimenaren edizio berria. Hamaika ekitaldiz goxatzeko aukera emango digute martxoaren 12an hasi eta 18arte iraungo duen kultur jaialdi hau. Tartean kantaldi ugari: Ansa familiaren kantaldia, Pauline eta Julietten kantaldia, Maddi Zubeldia eta Bernardete Irazokiren kantaldia, Etxepare kantuz eta Kuxkuxturen emanaldia, Speiz Mukaki, Polekeleke taldeen kantu eta dantzak... Ekitaldiak Seguran eta Urruñako Xaia ostatuan burutuko dira. Hemen duzue egitarau osoa: IPARRA-HEGOA 2018ko EGITARAUA

LORALDIA festibala Bilbon, martxoaren 5etik 26ra

Aurten 4. edizioaren Loraldia antolatuko dute, sormenari lehio bat irekiaz. Aurtengo egitarauan kantugintzarekin loturiko hainbat ekitaldi izango dira, tartean: Izaroren kontzertua, Imanol Jazz emanaldia, "gure imaginarioa kantagintzaren bitartez" ekimena, ken7+Petti+Balerdi balerdi+ixiar Oreja+MIkel Uraken+ kantaldia, Estitxu gogoan, eta beste hainbeste musika saio, antzerki, hitzaldi eta bestelako kultur saioak. Informazio gehiago hemen duzue: LORALDIA egitaraua

Joxean Artzeri omenaldia Beasainen

"Joxean, emate eta artze" izenburuarekin, merezitako omenaldia eskainiko diote larunbata honetan Beasainen Joxean Artzeri.
Omenaldi  hau, 1994. urtean "mundua gizonarentzat egina da" ikustaldian Artzekin batera parte hartu zuten bere lagunek antolatu dute. 
Esan bezala datorren otsailaren 24an, larunbata, goizeko 10:30ean, Beasaingo Ttiklik elkargunean egingo dute omenaldi-ekitaldia.