Dagoeneko urte asko dira Donibaneko Begiraleak taldeak Donibane Kantuz saioa antolatzen duela. Eta etenik gabe, horretan jarraitzen dute. Datorren igandean, irailaren 8an, goizeko 11:30ean hasiera emango diote aurtengo edizioari, Donibaneko Luis XIV. plazan.
2019/08/25
Irailaren 7an, Donostiako Euskal Jaietan kantujira.
Udako jaiak ez dute amaierarik, eta segidan Euskal Jaiak datoz hainbat herrietan, tartean Donostiakoa. Egitarau zabal horretan denetarik izango dugu Gipuzkoako hiriburuan: estropadak, kantaldiak, dantzak, musika, jan-edanak, eta abar...
Datorren irailaren 7an, Sagardo eguna ospatuko dute bertan, eta egun horrekin batera, Donostia Kantuz taldeak kantujira antolatu du, eguerdiko 12:00etan hasiko dira eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte kantuan, trikitilarien laguntzarekin.
Animatu eta zatozte festara, kantuan goxatuko dugu elkarrekin.
Kantaldia eta elkartasuna Baigorrin irailaren 7an
Kantaldia eta elkartasuna uztarturik izango ditugu datorren irailaren 7an, Baigorrin.
Uztailaren 9an, Tafalla sekulako uholdeak jasan zuen, eta galera ugari izan zituzten bertako herritarrek.
Bainan egoera txarretatik ere sortzen dira pozik egoteko motiboak, adibidez Tafallako herritarren artean burututako auzolana, eta oraingoan bezala Baigorrin antolatutako kantaldia.
Larunbatean, gaueko 21:00etan, kantari ugari egongo dira bertan beraien kantu ederrenak eskaintzeko.
Iparraldeko kantariak, Tafallako artistekin batera emanaldi goxoa eta elkartasunez betea bizitzeko aukera paregabea.
Bilboko Konpartsen BANDERA URDINA BILBO KANTARI taldearentzat
2019ko Bilboko Aste Nagusian, Konpartsak BILBO KANTARI taldearen lana eskertu nahi izan dute eta BANDERA URDINA eskaini die. Urteetan egindako lanaren emaitza da, Bilboko hiriburuan kantuzaletasuna hedatzeaz gain, euskal kultura eta euskararen erabileran eragiteko egindako etengabeko lana eskertu nahi izan dute. Beraz, ZORIONAK eta SEGI AURRERA BILBO KANTARI taldekide guztiei. Gora zuek!
Abuztuaren 31an, X. PLENTZIAN KANTARI
PLENTZIA KANTARI taldearen informazioa jaso dugu. Egun ederra antolatu dute abuztuaren 31arako. Dagoeneko hamargarren edizioa dugu aurtengoa. 19:30ean Plentzia Kantari kantujira hasiko da herriko Plazatxoan, ondoren, Erribera, Artekale, Kristo ermita, eta Eliza enparantza zeharkatuko dute bertan amaitzeko.
Ondoren, 22:00etan euskal erromeria izango dute Eliza enparantzan, Patxi Perez konapiniarekin.
Informazio guztia eta bertan abestuko diren kantuen zerrenda eta hitzak honako orrialdian dituzue, sartu eta irakurri hemen: PLENTZIAKANTAGUNE
Informazio guztia eta bertan abestuko diren kantuen zerrenda eta hitzak honako orrialdian dituzue, sartu eta irakurri hemen: PLENTZIAKANTAGUNE
Ongi igaro eta goxatu, bai plentziarrak bai inguruko kantuzale guztiak.
Besarkada!!!
Abuztuaren 31an, KANTUJIRA Elgoibarko jaietan
Elgoibarren ere jaiak laster, datorren abuztuaren 23an hasi eta 31an amaituko dituzte herriko jaiak. Eta jaietan ezin falta kanturako saioren bat. Bertako kantuzaleek horretan saiatu dira, eta hala jasota dago jaietako egitarauan. Hitzordua:
Datorren abuztuaren 31an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Kalebarrengo plazatik abiatuta herriko kaleak zeharkatuko dituzte kantuan.
Beraz, animatu eta goxatu Elgoibarko jaietan kantuz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




