2019/10/27

DISKA BERRIA: Pier Paul Berzaitz & Euskadiko Orkrestra Sinfonikoa

Pier Paul Berzaitzek Euskadiko Orkrestra Sinfonikoarekin batera, bakarlari gisa aurkezten duen bere azken lana dugu hau. 70 . hamarkadan GUK taldearekin hasi eta 40 urtetan egindako lanen artean abesti xamur eta ezagunenak aukeratu ditu diska honetan eskaintzeko. Pier Paul Berzaitz & Euskadiko Orkrestra Sinfonikoa.

2019/10/26

Euskal Herria Kantuz eguna Euskal Telebistan

DISKA BERRIA: EÑAUT ELORRIETA "Eguzki argitan"

Datorren azaroaren 8anEñaut Elorrietak bere bakarkako lan berria aurkeztuko du "Irteera argiak". 
Diska berri honen aurkezpena egiteko hainbat kontzertu aurreikusita daude: Azaroaren 22an, Andoaingo Bastero kulturgunean, azaroaren 24an Urruñan, abenduaren 1ean, Bilboko Arriaga antzokian, eta abenduaren 22an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 
Hemen duzue bere lanaren aurrerapen bat, "Eguzki argitan" abestia: "EGUZKI ARGITAN"

DISKA BERRIA: MIKEL MARKEZ "biribilean"

Mikel Markezek 30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kantu berrikusi eta sartu ditu diska berri honetan, zuzeneko bertsio akustiko bat eskainiz. 
Lan honetarako Arkaitz Miner musikariarekin batera bestelako laguntzaileak izan ditu, tartean Julen Alonso trikitilari oriotarra, eta bere alaba ere bai Esti Markez. 
Bertsioekin batera, abesti berri bat ere aurkeztuko digu bere diska berrian "Herrimina". 

DISKA BERRIAK: JABI MUGURUZA "Geltokiak izarretara"

Jabi Muguruzak euskal kantuen bertsioak jaso ditu laster argitara emango duen diska berrian "Geltokiak izarretara". Abestien artean: Mikel Laboaren "antzinako bihotz"; Xabier Leteren "izarren hautsa" , Amaia Zubiriaren "estigma beltza", Gariren "zaharra zara Bilbo", eta horrela 15 kanta edo bertsioak. 
Disko honetan ere Bernardo Atxagak idatzitako testuak jasotzen dira. 
Azaroko lehen egunetan emango da argitara. 

DISKA BERRIAK: Olatz Zugazti

Zuzeneko emanaldi bat diska batean jaso eta aurkeztu berri du Olatz Zugaztik. Maiatzaren 4an Orion eskainitako kantaldia jaso du diska honetan "ORION ZUZENEAN".
Olatz Zugaztik argitaratutako zazpigarren diska da: 1965an lehena "Olatz Zugazti"; 1991an "kantu baten bila"; 1999an "bulun bulunka"; 2002an "Elearen lainoa"; 2010an "Gau hotzenean ere"; 2015an "ur goiena ur barrena".