2019/01/03

Mikel Laboa oroituko dute heriotzaren 10. urtemugan



 10 urte beteko dira Mikel Laboa hil zela. Ekimen ugari antolatu dituzte bere kantuak eta bere izana gogoratzeko. Tartean hauek:
- "LABOALDIA" jardunaldiak Azpeitian, azaroaren 21tik abenduaren 1era.
- Urretxu-Zumarragan berriz, abenduaren 1ean kontzertu bat eskainiko da Laboaren kantuekin.
- Uztaritzen ere, abenduaren 1ean, "mugak, laboari omenaldia" ekimena antolatu dute.
- Baionan, abenduaren 1ean, "izarren hautsa" ikusgarria eskainiko dute Baionako euskal museoan, Maialen Alfarok eta Philippe Alborrek.
- Donostiako Antigua auzoan, Mikel Laboa plaza inauguratu zuten ekimen berezi batekin. Hor duzue bideoa.
Informazio gehiago: Mikel Laboa heriotzaren 10. urtemuga

No hay comentarios:

Publicar un comentario