Ekimen honetan artisten musika eta kantuekin batera, Bilbon jasoko dituzten hitzekin, soinuekin eta argazkiekin osatuko dute bertako atlas geopoetikoa.
"Hebentik" xiberoan sortutako elkartea edo gunea da, artearen eta sorkuntzaren gunea hain zuzen ere. 2004an sortutako proiektua dugu. Herritarrengandik sortutako proiektua dugu hau, Euskal Herriko errealitatean bermatuz, euskarazko sorkuntzak eskaini etabeste herrialdeekin partekatu nahi dituzte, tradizioa eta arte garaikidea uztartuz, xiberotar eta manexen arteko partekatzea bultzatuz, ... Egitasmo interesgarria benetan.
Zuzenean ezagutzeko gogoan izan hitzordua: Urtarrilaren 11an, Plaza Barrian, Euskaltzaindiko aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Informazio gehiago hemen: HEBENTIK
No hay comentarios:
Publicar un comentario