Bigarren urte honetan ARRATIA KANTUZ osasuntsu dugu, eta bertako herrietan kantu saio ugari antolatzen dituzte. Hori dela eta, datorren otsailaren 16an, Areatzan, 2. urteurrenaren ospakizuna antolatu dute. Egitarau bikaina: Udal aretoan Anje Duhalderen kantaldia izango dute 18:00etan; ondoren kantu poteoa herritarra "Kantu Bat Gara" taldearen laguntzaz; eta amaitzeko nola ez,... herri afaria, kantu eta guzti.
Bertara joan nahi dutenek, hor duzue kontaktorako telefonoa: 656 784 982
Zorionak arratiar kantuzale guztiei eta segi bide beretik, ARRATIA KANTUZ!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario