2019/02/01

Otsailak 4, Santa Ageda bezperan kantu saio ugari Euskal Herrian

Euskal Herriko txoko, eskualde, eta herri askotan ohitura zaharrari eutsiz Santa Ageda bezperan irteten dira kalera kantu-eskean. Eskutan eramaten diren makilen bitartez, kantuari erritmoa jartzeaz gain, lurrari kolpeka aro berri bati deika eta lurrari esnatzeko deia luzatzen zaio. Bertsoak, kantuak, makilak, eta gure eskari-eskaintzak uztartuz Euskal Herriko tradizio zahar bati segida emateko aukera paregabea... Eguraldiari beldurrik ez eta goazen kalera kantu eskean.
Adibide eta deialdi ugari dira, eta honetan Durangon Berbaizu taldeak eginikoa jarri dugu, otsailaren 4an, 19:00etan San Pedro plazatik abiatuko dira kantuan. Eup!

No hay comentarios:

Publicar un comentario