2016/01/19
Gaur gauean ozenki entzungo dugun kanta: Donostiako martxa
Bagera!
Gu (e)re bai
Gu beti pozez, beti alai!
Sebastian bat bada zeruan
Donosti bat bakarra munduan
Hura da santua ta hau da herria
Horra zer dan gure donostia!
Irutxuloko gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
Kalerik kale danborra joaz
Umore ona zabaltzen hor dijoaz
Joxemari!
Gaurtandik gerora penak zokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrai oihu egitera gatoz
Pozaldik!
Inauteriak datoz!
Bagera!
Gu (e)re bai
Gu beti pozez, beti alai!
Nafarroako jotak, hegoaldeko bertsolaritza
Interesgarria eta ausarta benetan Jose Mª Esparzak argitaratutako liburua. Gaur egun ezagutzen ditugun jotak bai musika eta letrak aurretik egina dituzte, ez da ordea beti horrela izan. Garai batean jotak bat-batean botatzen ziren, erronda eta tabernetan bereziki, eta hitzak ez ziren inolaz ere gaur egungoak bezain zuzenak. Espartzak dioenez, "Navarristek jotaren bertsio ofizial bat inposatu dute eta hegoak ebaki dizkiote. Orain ez dugu ez txori ez deus".
Euskarazko jotak ere badira hainbat:
"Bota Erribera jota
Larragatik Gernikara
mila lore berri gara
espos goaz Iruñera"
"Raimundo Lanas ta Etxahun
Xiberu ta Nafarroa
biei kantatzen diegu
Larragako joteroak".
Albistea irakurtzeko: ARGIA: Nafarroako jotak hegoaldeko bertsolaritza
Albistea irakurtzeko: ARGIA: Nafarroako jotak hegoaldeko bertsolaritza
2016/01/15
Patrick Frantsessena goian bego kantuzale adiskide hori!!!!
Kalez kale, plazaz plaza, herriz herri... ikusi eta ezagutu dugu Patrich. Baionan Kantuz sortzaileetako bat, ilusioz beterik urteak bota ditu bere doinuarekin, bere kitarrarekin...ingurukoen bihotzak alaitzen,.... orain berriz bere hutsunea hunkitu gaitu, eta bihotzak goibeldu. Ez dugu hitzik bere heriotzak eragin digun pena adierazteko...
Kantuz ezagutu genuen, eta kantuz oroituko dugu.
Goian bego Patrich!!!!
Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
Kantuz ene lagunek harturik airian;
Kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
Kantu frango utziko diotet munduian,
Kantuz has diten bethi nitaz orhoitzian.
*Bere aldeko hileta, larunbatean (urtarrilak 16), goizeko 10:30ean, Baionako Baltet kalean, Les Cherubinots gelan izango da.
- Urtarrilaren 23an, Baionan Kantuz kantu-saioa izango du, eta "frantxenek" gogokoen zituen kantuekin oroituko dute.
- Apirilaren 23an berriz Baionan Kantuz urteurrenarekin, omenaldi xume bat eskainiko diogu gure lagun eta kantukide onari, "Frantxe" kantuz ezagutu genuen eta kantuz oroituko dugu Baionan.
Urtarrilaren 23an Donostia 2016 inaugurazioan "Baga biga" abestiarekin
2016. urtea berezia izango da bai Donostian baita Euskal Herrian, Europako kultur hiriburu izendapenak eragingo baitu bertan. Datorren urtarrilaren 23an inaugurazio ekitaldiari ekingo diote, eta horretarako kantuzaleekin harremanetan jarri dira. Gurekin kontatu nahi dute, eta kantuz hasiera eman nahi diote izendapen honi, "BAGA, HIGA" kantuarekin. Gonbidapena zabala egin nahi dugu, datorren urtarrilaren 23an, gurekin kantatu nahi duzuenok abisatu aurretik eta jakinaraziko dizuegu zer egin behar duzuen (lekua, ordua, eta bestelako azalpenak). Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da, Donostiako Maria Cristina zubian, hala ere parte hartzaileak lehenago elkartu beharko ginateke.
Esan bezala, bertan egon nahi duzuenok, bidali mezuren bat eta jarriko gara harremanetan zuekin. Animatu!.
Inaugurazio ekitaldian parte-hartu nahi duzuenontzat:
- Urtarrilaren 21ean, osteguna, TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.19:00tan eta beranduenez 22:00tan bukatu
- Urtarrilaren 22an, ostirala, TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.19:00tan eta beranduenez 22:00tan bukatu.
- Urtarrilaren 23an, larunbata, TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.18:00etan.Zeremonia 20:00tan izan arren, horrelakoetan aurretik bertan egotea komeni da. Pazientzia eskatzen dizuegu.
Inaugurazio ekitaldian parte-hartu nahi duzuenontzat:
- Urtarrilaren 21ean, osteguna, TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.19:00tan eta beranduenez 22:00tan bukatu
- Urtarrilaren 22an, ostirala, TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.19:00tan eta beranduenez 22:00tan bukatu.
- Urtarrilaren 23an, larunbata, TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.18:00etan.Zeremonia 20:00tan izan arren, horrelakoetan aurretik bertan egotea komeni da. Pazientzia eskatzen dizuegu.
2015/12/28
2015/12/22
Taldean kantatzea osasungarria omen da!!!
Kantatzeak sekulako onurak omen ditu, gorputzeko hainbat atalen funtzionamendurako lagungarria omen da, bihotzeko odol jarioa, presio arteriala, gorputzaren tenperatura, tentsio muskularra eta beste hainbat kontu erregulatzen omen ditu. Bihotzaren osasunerako ere oso aproposa omen da. Bainan "Royal Society Open Science" aldizkariak dioen bezala, osasun kontuekin zerikusi duten arlo hauetaz aparte ere, badu beste onura aberasgarri bat... taldean kantatzeak lotsak kentzeko eta adiskide berriak egiteko oso aproposa dela.. Elkarrekin kantatzerakoan, partaideen emozioak elkartrukatzen dira, eta hauen arteko erlazioak areagotu egiten dira, erraztu...hauen artean energi positibo bat sorraraziz.
Irakurri artikulua hemen: ARTIKULUA
Badakizue, gure eguneroko estressa kentzeko, egun hauetako jan-edanak ongi neutralizatzeko, eta elkarrekin herri bat osatzten dugula adierazteko...urtea amaitzeko kantuz egin adios maitia, eta urteberriari berriz... kantuz eskaini gure ongi etorria!
EGUN ZORIOTSUAK IGARO ETA URTE BERRI ON!!!
2015/12/20
Abenduaren 27an Kalean Kantuz Hondarribian
Urteari amaiera emateko zein hobeto kantatzea baino... Hondarribian datorren abenduaren 27an, igandean, eguerdiko 12etan, Damarri kalean elkartuko dira bertako kantuzaleak. Agian, iparraldeko kantuzaleak ere agertuko dira, ohikoa baita ziburutaren bisita jasotzea adibidez. Ongi etorriak horiek eta inguruko beste kantuzale guztiak herri eder honetara. Bide batez urte berri on guztioi!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





