2016/02/19

KONTUAK ETA KANTUAK, MUNDU BAT KONPARTITZEKO emanaldia Donostian

NOIZ: 2016-02-21  goizeko 11:30ean
NON: Donostia 2106 gunea

 Euskal Herrian bizi diren jatorri ezberdinetako pertsonak aurkeztuko ditugu objetu, testu edo pasarte baten bitartez azaltzeko nondik gatozen, zerk ekarri gaituen hona eta zerekin egin dugun topo. Banaiga Band-eko musikariek lagunduta Euskal Herriko eta munduko kantuak partekatuko ditugu guztion artean.
Ekitaldian kantujirako kideak ere parte hartuko dute. 

2016/01/31

euskal ihauterien AGENDA

Hemen dituzue euskal ihauterien inguruko informazio labur bat, Ugaoko ikasleen lan eder bat. Zuzenean gure ihauterietaz goxatu nahi izanez gero hemen duzue EUSKAL IHAUTERIEN AGENDA eta INFORMAZIOA:
INAUTERIEN EGUTEGIA
Tolosako ihauteriak aski ezagunak... Tolosa Kantari taldekideak larunbateko saioan ihauterietako kantuak izan dute oinarri, hemen duzue horietako kanta bat. Umorea, mozorroa, kantuak eta ongi pasatzeko gogoak besterik ez dira behar,... animatu eta goxatu!!

Mundakan aratusteak

Badatoz ihauteriak, aratusteak.. herri askotan ospatzen dira, modu ezberdinean eta denak erakargarriak. Hemen dituzue Mundakako aratusteak, bertan atorrak eta lamiak dira nagusi, eta bertako kantuak oso bereziak. Informazio gehiago jasotzeko begiratu hemen: Mundakako aratusteak

Santa Ageda bezpera degu, Euskal Herriko eguna

Euskal kantuzaleontzat egun seinalatua, ohitura zaharra deguna. Herri eta lurralde zabalean, modu ezberdinean kantatzen bada ere, guztiak dute oinarri berdina. Tartean holakoak esaten digute koplak: "ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz, bainan eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi degu gogoz". "Santa Ageda bezpera degu, Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko, aukeratua deguna".

2016/01/26

GURE AHOTS ISILDUAK!

Behartuta sentitu dut nire burua, aurreko larunbatean Donostia 2016ko inaugurazio ekitaldiaren inguruan bi hitz gutxienez esateko. Lehen hitza ESKERRAK bertatik egindako deialdiari jasotako erantzunagatik. Hainbat kantu taldeetako kantuzaleak bertaratu ziren Donostira Mikel Laboaren kantuaz gozatzera, eta bide batez ekitaldi "erakargarri" hori zuzenean ikustera, Denak borondate onez, gogotsu eta ilusiokin. Milesker berriro.
Bigarren hitza BARKATU. Atsekabez barkamenak eskatu behar dizkizuegu, gu bezala engainatuak sentiarazi zineten guztioi. Etsipena sentitu genuen, gure benetazko papera zein zen argi ikusi genuenean. Gure ahotsak, kantatzeko grina eta ilusioa soberan ziren, dena grabatuta zegoen. 
Hala ere, gure jardunean eta zaletasunean jarraitzeko gogoa eta ilusioa ez digute kenduko. Aukera izango dugu aurten nolakoa den gure jarduna erakusteko, entzungo gaituzte. Esan bezala MILESKER eta BARKAMENAK Donostira gerturatu zinenten kantuzale guztioi.