2019/05/06
Maiatzaren 12an, Herri Urrats Senperen. Kantujira Xiberoa gunean
Urtero bezala, kantuzaleok Herri Urrats ospakizunean gure tokia izango dugu, kantujiran aritzeko. Eguerdiko 13:00etan, XIBEROA gunean, hondartzan, HERRI URRATS KANTUZ saioari ekingo zaio. Euskararen aldeko ekimen honetan izan zaitez partaide gurekin batera kantuen bitartez!
2019/05/05
Maiatzaren 11an, Bilbo Kantari Arkeologi Museoarekin batera
"ERDU KULTURAZ ETA KANTUAZ GOZATZERA" lelopean Bilbo Kantari ekimenak datorren maiatzaren 11an izango du bere hitzordua, Bilboko kantuzaleak martxan jartzeko. Arratsaldeko 20:00etan Kalderapekon hasita, Santiago plazara abiatuko da, eta ondoren Arkeologi museora, Unamuno plazara joango dira gero, Korreo kalera ondoren, Plaza Berrian amaitzeko. Geldiune bakoitzean museoko adituak inguruan ikuskatuko ditugun leku esanguratsuak aurkeztu eta azalpenak eskainiko dute. Kantuzaletasuna eta Kulturgintza uztartzeko ekimen erakargarria. Zorionak!
2019/05/04
Maiatzean Urdaibai Kantaguneko taldekideak Estokolmora
Kantuzaletasunak ez du mugarik, adibide argia Gernikatik datorkigu. Bertako Urdaibai Kantagune taldekideek Estokolmora joateko gonbitea jaso dute. Hemen duzue jaso dugun informazioa:
Datorren maiatzaren 18tik 22ra GERNIKAKO URDAIBAI KANTAGUNEA beste kantuzale batzuen laguntzaz (Erandiokoak, Donostiakoak, Biarritzekoak,.. e.a.) guztira 81 lagun Estokolmora joango gara bertako talde kantari batek gonbidatuta (beraiek orain urtebete egon ziren Gernikan).
Estokolmon bertako 2 talde eta guk emango dugu kontzertu bat maiatzaren 21ean ERIC ERICSON HALLEN, ikusi:
https://ericericsonhallen.se/
Beraz, zorionak Gernikako gure lagunei, eta ea esperientzia aberatsa eta pozgarria bizitzeko aukera duzuen. Eta bueltan argazkiak, bideoak, bidali. Bidai on!
2019/04/28
Apirilaren 30ean, XIBEROA KANTÜZ ekimena
40 urte dira Xiberoko kantari, txirulari, eta sortzailea gure ingurutik joan zitzaigula. Pierre Bordazarre Irurikoa, ezagunagoa "Etxahun Iruri" bezala, 1979ko urriaren 1ean hil zen. Xiberoko Zohardia elkarteak gogoan izan nahi du Euskal Herrian ezaguna den artista, eta datorren apirilaren 30ean, 21:00etan, Mauleko Jai Alai kiroldegian XIBEROA KANTÜZ ekimena antolatu du.
2019/04/22
Apirilaren 29an, NAFARROA EGUNA Baigorrin
Urteroko hitzordua Baigorrin, Basaizea kultur elkarteak antolatuta, NAFARROA EGUNA ospakizuna.
Bertan, euskal musika, kantagintza, dantza, eta bestelako ekitaldi ugari izango ditugu ikusgai.
Informazio gehiago eta egitaraua ikusteko hemen klikatu:
NAFARROA EGUNA Baigorrin
Bertan, euskal musika, kantagintza, dantza, eta bestelako ekitaldi ugari izango ditugu ikusgai.
Informazio gehiago eta egitaraua ikusteko hemen klikatu:
NAFARROA EGUNA Baigorrin
2019/04/21
Apirilaren 27an, Baionan Kantuz urtemuga: 22 urte.
Apirila, urtebetetzearen hilabetea da Baionan Kantuzentzat eta hala daike larunbat huntan hogeitabigarren aldikotz. Baionako Ikastoletako gursoek abiatu urratsa, Tuntuna elkarteak hartu du bere gain helburu eta gogo berarekin, kantu herrikoia eta euskara hiri erdian biziaraztea.
Aurten ere Baionan Kantuz ibiltari batek ospatuko du urteurrena. Hasiko da Bestetako Karrikaldik ezagutzen duen Jacques Portes plaza berritutik 11etan, oren erdi bat berantago Merkatuko hegatz perat joaiteko, gero Euskal Museo aintzinean bukatzeko. Kantu programa jada zintzilikatua da www.baionan-kantuz.eus gunean beste xehetasun ainitzekin.
Euskara, euskal kultura herrikoia eta Baionan uztartzen dituen kantu liburutto berri ere larunbatean argitaratua izanen da, oroituz duela mende bat zela Baionako eskudoa erabakia izan, Tutunak Baionan Kantuzen ezaugarriekin ornitzen duela azalean. Hemen duzue haren irudia, liburu osoarentzat eta besta eder horrentzat, larunbata arte...
2019/04/15
Ekitaldi ugari Bilbon, Basque Fest ekimenaren baitan.
Kantu eta musika saio ugari ditugu ikusgai "Basque Fest 2019" ekimenaren baitan, apirilaren 17an hasi eta 21ean izango du amaiera. Ekitaldi ugari antolatu dira, arlo ezberdinetakoak musika, zinea, kirolak, e. a. Musika arloko saioen artean hauek ditugu: Kalakan taldearen saioa, Euskal musika tresnen erakusketa, kontzertu didaktikoa J.M Beltranen hirukotearekin, Niko Etxarten kontzertua, Oreka TX, e. a. Tartean ere kantujira izango dugu, apirilaren 18an, 13:00etan Kalderapekon hasi eta Bilboko txistu bandarekin batera kalez kale arituko dira Bilboko alde zaharrean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







