Apirila, urtebetetzearen hilabetea da Baionan Kantuzentzat eta hala daike larunbat huntan hogeitabigarren aldikotz. Baionako Ikastoletako gursoek abiatu urratsa, Tuntuna elkarteak hartu du bere gain helburu eta gogo berarekin, kantu herrikoia eta euskara hiri erdian biziaraztea.
Aurten ere Baionan Kantuz ibiltari batek ospatuko du urteurrena. Hasiko da Bestetako Karrikaldik ezagutzen duen Jacques Portes plaza berritutik 11etan, oren erdi bat berantago Merkatuko hegatz perat joaiteko, gero Euskal Museo aintzinean bukatzeko. Kantu programa jada zintzilikatua da www.baionan-kantuz.eus gunean beste xehetasun ainitzekin.
Euskara, euskal kultura herrikoia eta Baionan uztartzen dituen kantu liburutto berri ere larunbatean argitaratua izanen da, oroituz duela mende bat zela Baionako eskudoa erabakia izan, Tutunak Baionan Kantuzen ezaugarriekin ornitzen duela azalean. Hemen duzue haren irudia, liburu osoarentzat eta besta eder horrentzat, larunbata arte...
No hay comentarios:
Publicar un comentario