2020/04/16

Euskal Kulturgintzaren deialdia: Greba digitala apirilaren 21-22an

Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duzuen eragile guztioi: sortzaileoi, antolatzaile eta bitartekarioi (herri mugimendu, erakunde publiko, ekimen pribatu/industria), komunikabideoi, hezitzaileoi (hezkuntza arautuan, ez-arautuan, famiilian/etxe-giroan), kulturazaleoi, herrikideoi: 
Apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu nahi dizuegu. Bi egun horietan GREBA DIGITALA egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu. 
Ekimenaren helburuak eta argudioak hemen dituzue:

Zuen atxikimendua adierazteko honako esteka ireki eta bertan sinatu: 

2020/04/15

Apirilaren 18an, larunbata, 21:00etan ETBn 2017ko Euskal Herria Kantuz eguna Gasteizen

Apirilaren 17an, 20.30ean,"KANTU POTEO ETXEKOIA"

Hemen duzue Gabiritik jaso dugun mezua eta proposamena: KANTU POTEO ETXEKOIA
Etxean igaro behar dugun unea hau luzatzen ari da, eta animoa ez daigun jaitsi, ostiralean, hilak 17, kantatzera animatzen zaituztegu Gabiritik zuzenean. Gabiriko herriari egingo diogun kontzertu-ekarpen txiki hau internetez ere eskainiko degu zuzenean, nahi duen oroko bere egin dezan eta une zail hauetan elkarren babesa eta gure barne indarra senti ditzagun.
Joan zaizkigunen eta hemen jarraitzen dugunon omenez; gure artean izan ezin ditugun horien omenez.
20.30ean hasiko gara kantuan, abesti zerrenda irudian duzue... prestatu zuen poteoa, zuen instrumentuak eta kanta dezagun guztiok batera!   Emanaldia lotura honetan jarraitu ahal izango da:
https://www.youtube.com/watch?v=9ob1M6-a3MQ
KANTATZEN DUEN HERRIA EZ BAITA INOIZ HILKO!!!


2020ko ABERRI EGUNA, etxeko ospakizuna!!!

2020/04/02

2020ko EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA bertan behera utzi eta 2021ean egingo dugu BILBON.


Balkoitik egonaldia kantuz partekatzeko hitzordu ugari

Gonbite ugari egin dira egonaldi luze honetan balkoietatik bizilagunak kantuan aritzeko. Abesti ezagunenak aukeratu, txoria txori, xalbadorren heriotzean, lau teilatu, isil isilik,... eta elkartasunean auzoa kantuz animatzeko dinamika sortu da herri askotan. Animo eta aurrera guztioi!

Etxeko egonaldi honetan umeekin abesteko proposamenak

HEMEN DITUZU PROPOSAMEN UGARI JOLASTE, KANTATZEKO, BIZITZEKO:


umeekin kantuan aritzeko aukera KIMUTXekin:
KIMUTX-KANTAK





2-7 urteko umeekin jolasteko eta kantatzeko abestien zerrenda:
URTXINTXA KANTUAK-JOLASAK










Umeak kantatzen jartzeko, edota beraiekin jolasteko, lasaitzeko, :
HITZKETA ABESTIAK-DANTZAK-JOLASAK










Euskal Telebistako 3. katearen webgunean haurrentzako abestiak, bai marrazki bizidunenak, festarakoak, jolasterakoak,... hemen:
EITB HIRU - ABESTIAK










2020/04/01

ETXEKO EGONALDIAN ERE MUNDU BAT KANTARI

Une txarretan ere euskaldunok dantzan, musikan edo kantuan gure herriaren alde positiboa eta irribarrea erakusten diogu munduari. Hemen dituzue egun hauetan jasotako makina bat adibide. Eutsi eta segi aurrera!