Bertso berriak 2 berritasun nabarmen ditu. Batetik, herri ezberdinetako kantujiren egutegia kontsultatu ahal izango da, non eta noiz izango diren jakin ahal izateko. Kantujira horien xehetasunak agertuko dira bertan (abestuko diren abestiak, geldiuneak,...).
Bestetik, bideo-karaokeak hobeto ikusi daitezke.
Kantari app-ren garapena, dena den, ez da berritasun hauekin amaitzen, garatzaileek lanean jarraitzen dute. Hurren urratsa agenda eta kantuak kudeatzen dituen intraneta osatzea da eta herrien esku uztea, hauek autonomoak izan daitezen appa elikatzeko eta informazioa bertan sartzeko.







.jpg)