2019/04/05

Amezketan ere Korrika Kantari

Korrikaren inguruan makina bat ekimen antolatzen dira, euskararen alde KLIKA egiteko beste modu bat. Korrika amaierarako Gasteizen kantujira antolatu duten bezala, ez dira gutxiago herri txikietan antolatutako kantu saioak. Adibide gisa Amezketako kantuzaleek antolatutako KORRIKA KANTARI, datorren apirilaren 11an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Arkaizpen. 
Amezketako kantuzaleak ere gure sarean sartu ditugu, eta beraien jardueren berri ere izango dugu aurrerantzean. Animo eta aurrera!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario