Datorren apirilaren 13an, larunbata, Hernaniko Kalez Kale Kantari taldeak kantujira berezi bat antolatu du. Hilero bezala eguerdiko 12:00etan Plaza Berrin emango diote hasiera kantujirari.
Apirilaren 5ean, 75 urte beteko zituen Xabier Lete poeta eta kantariak, eta hori gogoan haren kanta ezagunenak abestuko dira ibilbidean zehar; batez ere bukaeran Zapa kalean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario