2019/04/10

Apirilaren 13an, kalez kale berezia Hernanin, Xabier Lete gogoan

Datorren apirilaren 13an, larunbata, Hernaniko Kalez Kale Kantari taldeak kantujira berezi bat antolatu du. Hilero bezala eguerdiko 12:00etan Plaza Berrin emango diote hasiera kantujirari. 
Apirilaren 5ean, 75 urte beteko zituen Xabier Lete poeta eta kantariak, eta hori gogoan haren kanta ezagunenak abestuko dira ibilbidean zehar; batez ere bukaeran Zapa kalean. 

Apirilaren 10ean, Sestaon Kantaldia


2019/04/05

Euskal Herria Kantuz eguna KARTELA prest, laster berri gehiago!


KORRIKA KANTUZ datorren apirilaren 14an Gasteiz Kantuz eskutik


Amezketan ere Korrika Kantari

Korrikaren inguruan makina bat ekimen antolatzen dira, euskararen alde KLIKA egiteko beste modu bat. Korrika amaierarako Gasteizen kantujira antolatu duten bezala, ez dira gutxiago herri txikietan antolatutako kantu saioak. Adibide gisa Amezketako kantuzaleek antolatutako KORRIKA KANTARI, datorren apirilaren 11an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Arkaizpen. 
Amezketako kantuzaleak ere gure sarean sartu ditugu, eta beraien jardueren berri ere izango dugu aurrerantzean. Animo eta aurrera!!!

Pasai Antxoko KANTUJIRA iruditan

USURBIL KANTUZ Martxoaren 30eko ekimena iruditan

IRUÑEAN KANTUZ kantujiraren irudiak: Martxoak 2.